Lanaren munduak gazteria lan-gaitasunetan eta giza-gaitasunetan trebatzea eskatzen dio hezkuntza sistemari.
70ko hamarkadan hasi zen Amerikako hainbat herrialdetan, Argentinan bereziki, zein Europan heziketa ekintzailearen ideiarekin lanean eta 90ko hamarkadan lortu zuen bere garapen garrantzitsuena, gehienbat Irlanda eta Erresuma Batuan, eskolan ingurunea ezagutzeko, pentsatzeko eta informazioa bilatzeko, planifikatzeko, aukerak aztertzeko xedearekin; kudeatzea, harremanetan jartzea, adostea, konbentzitzea, banaka eta taldeka lan egitea, enpresa proiektuen bitartez, benetako enpresak sortzeko asmoarekin. Baina, gaur egun, orokortu denez, asmoa ez da enpresak sustatzaile-ekintzaile bezala sortzea baizik eta etorkizunean bizi ditzaketen egoera pertsonalei eta profesionalei aurre egiteko hobeto prestatzea egotea, kontuan izanik eskolak ikasketa horiekin ere lotura baduela, hantxe hasten baita nortasun ekintzailea garatzen.
“Ekiten ikasi” LOGSEan jarraitu nahi ziren helburuak batzen dituen metodologia da (“izaten ikasi”, “ikasten ikasi” eta “egiten ikasi”) gazteriaren sozializaziorako beharrezkoak diren norberaren gaitasunak edo ahalmenak eta sozialak garatzen direlarik, helduen munduan barneratzeko.
LOE lege berriak bigarren hezkuntzako, batxilergoko eta LH-ko helburuen artean gaitasun ekintzailea barneratu du, gure herrialdeko kulturan sustrai sakonak duen espiritu ekintzailea, eta horrexegatik garatu da luze euskal kurrikulumean Berrikuntza horrek metodologia aldatzea dakar, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren Lanbide Heziketaren zuzendaritzan jadanik horretan ari direlarik lanean, hainbat ziklo eta lanbide modulutan erabiltzen diren metodoen bitartez, honakoak sortuz:
Ekintzailetza koordinazioak eta ikastetxeek lan aipagarria egin dute eta ikasle euskaldunek gaitasunak, balioak eta gaitasun gero eta ekintzaileagoak direna garatzeko joera duen ibilbidea pozgarria da.
EUSKADI ©2008