EJE (Empresa Joven Educativa) Industri Sailarekin elkarlanean sortutako hezkuntza programa bat da eta Hezkuntza Zikloetan ekintzailetza espiritua sustatzea du helburu. Hartan, ikasleek eskualdeen arteko merkatal jarduera garatzen duen enpresa sortzen dute gelan.
Europako Batasunaren ustez, EJE praktika ona adibideekin ikasteko modu desberdin bat da.
EJE esperientzia praktikoan eta kanpoko agenteekin elkarrekintzan oinarritzen den tresna pedagogikoa da (enpresa proiektu baten garapena).
Gradu erdiko hezkuntza zikloetako ikasleei zein goi mailakoei dago zuzendua.
Ikasleek EJE metodologia bera jarraitzen duen beste enpresa baten bazkide izango den enpresa sortuko du.
Bi enpresa horien artean merkatal harremana hasiko da, produktuen katalogoak elkarri hartu eta ematean, eskaerak negoziatzean, produktuak inportatu eta esportatzean eta, azkenik, tokiko merkatuetan produktua merkaturatzean datzana.
EJEk ondorengoak egiteko ematen du aukera:
Gainera, ondorengo oinarrizko gaitasunak hartzen laguntzen du:
Lanerako EJE metodologiaren bitartez, ikasleek beraien ikasketak zuzendu dezaten bilatzen da, Ikasketa aktiboaren alde egiten delarik.
Gelak bulego bihurtzen dira eta irakasleak aholkulari. Ikasleei zein irakasleei doako ikas materiala ematen zaie.
Hezkuntza departamentuak irakasle bat askatzen du ikastetxeen tutoretza bere gain hartzeko.
Hiritar aktiboak sortzea, parte hartzailea sustatu nahi da horrela, komunitateen garapenean sartzen dena eta, gainera, ekintzaileak diren pertsonak sortzen ere bai, ideiak edukitzeko eta haiek ekintza bihurtzeko gai direnak.
TKNIKA EJE Programa
Zamalbide Auzoa z/g 20100 Errenteria (Gipuzkoa)
Telf.: 943082900
E-mail: webmaster@tknika.net
EUSKADI ©2008