On-line marketineko gaur egungo estrategiak

  • 2010/06/15|

Internet kontsumitzaileen ohiturak aldatzen ari denez, erosteko eta saltzeko modua ere ari da aldatzen. Sare sozialak bilakatu egin dira, gaur egun ez dira moda eta, sustapen-tresna eraginkor moduan, gero eta eragin handiagoa dute marketin digitalaren munduan. Ia-ia, enpresa edo agentzia guztiek erabili nahi dituzte horrelako tresnak, kontsumitzailearekin elkarreragin handiagoa lortzeko, produktua bera kaleratu baino lehen ere: bezeroak gero eta eragin handiagoa du sarean. Horrez gain, merkataritza-mezuaren hartzaileak errotik segmentatzeko aukera eskaintzen digute, beste sistema batzuen bitartez hori ezinezkoa denean.

 

Web sozialak marketina demokratizatzen du, edozein enpresak erabili dezakeelako. Gainera, horren ondorioz, enpresek ustezko bezeroengana iristeko eta Interneteko komunikazioa erabat aldatzeko modu berriak ikasi behar dituzte. Beraz, " On-line marketineko gaur egungo estrategiak " jardunaldian, honako helburu hauetarako Internet nola erabili behar dugun aztertuko dugu: produktuak edo zerbitzuak saltzea, marka sortzea, konfiantza sortzea, sinesgarritasuna ematea, enpresa interesa piztea, produktua eta zerbitzua eskaintzea, lehendik dauden bezeroen leialtasuna lortzea...

 

  • - Data: Ekainak 15, asteazkena.
  • - Ordutegia: 09:30-13:15 eta 15:30-17:45.
  • - Iraupena: 6 ordu.
  • - Lekua: Donostiako Teknologia Parkeko Eraikin Nagusia. Mikeletegi Pasealekua 53. 20009 Donostia.

Programa:

 

  • - 09:30 - 09:45 | Hasiera Gipuzkoako Bazkundea Gipuzkoako Foru Aldundia SPRI
  • - 09:45 - 10:30 | Sareen garaian ikastea: oinarrizko biziraupen-sorta Marc Cortés Bazkide Zuzendaria, RocaSalvatella
  • - 10:30 - 11:15 | Enpresentzako bideo-marketina eta YouTube Lasse Rouhiaine Bideo-marketineko eta gizarte-mediako aholkularia
  • - 11:15 - 11:45 | Atsedenaldia, kafea
  • - 11:45 - 12:30 | Merkataritzari begira adimenduna den weba Ester Pallarès On-line marketineko aholkularitza eta limurketa, Multiplica
  • - 12:30 - 13:15 | Sare sozialetan nire negozioaren berri emateko urratsak Juan Antonio Merodio Zuzendaria, Grupo Ellas
  • - 15:30 - 16:15 | Marken etorkizuna Gonzalo Brujó Kontseilari ordezkaria, Interbrand
  • - 16:15 - 17:45 | Mahai-ingurua: Etorkizuneko marketina Joseba A. Etxebarria. Komunikazio-marketing irakaslea, UPV/EHU Guillermo Vilarroig. Zuzendaria, Overalia Juan Pablo Giménez. Bazkide fundatzailea, Searchmedia Salvador Carrillo. Kontseilari ordezkaria, Mobile Dreams

 

Aurkitu zer ikusia duten albisteak, hitz egizu gurekin eta interes berdinak dituzten zenbait pertsonekin, etab.

 

Gainera, urriaren 14 ean zuzenean parte hartzerik izango duzu eta hizlariei galderak egin #mktonline testua eransten zure mezuei. www.twitter.com/gipuzkoaTIC helbidean gaude.

 

Antolatzailea: Miramon Enpresa Digitala eta Gipuzkoako Bazkundea