EJE feriak

  • 2010/06/08|

Maiatza zehar hiru hiriburuetan EJE feriak izan dira.

 

Maiatzaren 14an Gasteizko Alameda Sancho el Sabion ospatu zen. Aurtengo urtean kalera irten dira eta esperientzia oso arrakastatsua izan da. Nahiz eta dirudi eguraldiak ez zuela lagunduko, azkenean aguantatu zuen eta enpresak oso gustura izan ziren beraien produktuak salduaz.

 

Hurrengo jardunaldia Bilbon izan zen Maiatzaren 20an, Zubiarte saltoki-gunean. Lehen aldia zen feri hau Bilbon ospatzen zela, eta ikasleek beraien salmenta puntuak ilusio handiarekin apaindu zituzten eta esperientzia oso positiboa izan zen.

 

Maiatzaren 21ean Donostiaren txanda ailegatu zen, hemen ere lehen aldia izan zen ospatzen zela. Eguna ezin hobeagoa izan zen, eguzkia izan zen nagusi, eta bezero ugari hurbildu ziren salmenta puntuetara.