Eskaintzen dituen zerbitzuak
Hauek dira Urratsbat programak eskaintzen dituen zerbitzuak:
- Ikastetxean, prozesu osoan zehar sustatzailearen zerbitzura dagoen arduradun bat.
- Ekintzailearen bulegoa, Ikastetxean bertan, behar bezala ekipatuta dagoena, enpresa sortzeko prozesua aurrera eramateko beharrezkoa den lana egiteko.
- Ikastetxeko ekipamendua produktua ateratzen deneko fasean erabiltzeko aukera (ahal denean eta betiko klaseak oztopatzen ez dituenean).
- Enpresa munduarekin zerikusia duen eta Ikastetxearekin lan egiten duen kanpo-aholkularitza, enpresaren sorreran eta garapenean, baina baita ondorengo jarraipenean ere bai. Egun, ikastetxeak Ajebask-ekin eta Gaztempresa-rekin ditu lankidetzarako hitzarmenak.
Horretaz gain, enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak ere badaude.